2016/09/20

Erasoa Huelvako Espetxean

Abuztuaren 8an, astelehena, isolamenduko patioan paletan ari zirela, nahi gabe kolpea eman zion preso politikoetako batek ping-pong-eko mahaiari palarekin. Momentu horretan hainbat kartzelari presoarengana hurbildu ziren kolpatzeko jarrerarekin, nahiz eta hori egitera ez ziren iritsi.

Ordutik aurrera eta egunean zehar kartzelariak preso politikoak mehatxatzen eta gogor iraintzen ibili ziren tentsio altua eraginez. Eraso honen aurrean, Huelvako espetxeko euskal preso politikoek txapeoa egitea (ziegatik ez ateratzea) erabaki zuten protesta moduan.