Ibilgailuko ateak ireki, gidariari pistola buruan jarri, kanpora atera eta lurrean etzatera derrigortu zuten eta “operatibo antiterrorista” zela oihukatu zieten geldiarazitako pertsonei. “Une oso gogorrak” izan zirela azaldu dute.
Handik denbora batera, agenteek “akats bat izan zela” esan zieten geldiarazi zituzten pertsonei eta erretiratu egin ziren furgoneta ia erregistratu gabe.
