Iragan apirilaren 5ean Pariseko zigorren aplikazio auzitegiko dei ganbarak Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna aztertu zuen. Epaileek eskaera ukatzea erabaki dute maiatzaren 12an, Xantiana Cachenaut abokatuak azaldu duenez.
Erabakia hartzeko, Jakes Esnal Nazio Azterketa Zentrotik (CNE) ez dela pasatu argudiatu dute. Legeak bizi osorako zigorra duten presoek zentro horretatik pasatzea exijitzen du. Hain zuzen, bertan presoen "arriskugarritasun" maila ikertzen dute.
Jakes Esnalek apirilaren 2an hogeita zazpigarren presondegi urtea hasi zuen. Hain zuzen, 1990eko apirilean atxilotu zuten eta epaileek bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zuten. Horren eraginez, hemezortzi urte pasa behar izan ditu kartzelan baldintzapeko askatasuna eskatzeko. Maritxu Paulus Basurco abokatuaren aburuz baldintzapeko askatasuna libre uzteko bide bakarra da.
